Orain arteko 2017ko langabezia datuak Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Izaskun Urbieta 2017ko mar. 16a, 17:38

Gaur goizean Ardantzabiden zabalduko den supermerkatuan lan egiteko lan-elkarrizketak burutu dira Enplegu Zentroan. Horren harira, 2017. urtean, urtarrilean eta otsailean, herrian dauden langabezia datuak modu grafikoan erakutsi nahi izan dut.  Datuak Lanbidetik ateratakoak dira. Hauen arabera, urtarriletik otsailera 11 langabetu gutxiago daude herrian. Horietatik 8 gizonezkoak dira eta 3 emakumezkoak. Adin tarteari dagokionez, hilabete batetik besterako aldea antzekoa da. Gizonezkoen kasuan, 25 urtetik beherako langabetuak 15 dira eta otsailean ere kopurua bere horretan mantentzen da. 25-44 urte bitartean urtarrilean 99 langabetu zeuden, eta otsailean berriz 100. 45 urtetik gora aldiz, 102 ziren langabetuak urtarrilean, eta otsailean beherakada nabarmena izan zuen, 9 langabetu gutxiagoekin. Emakumeen kasuan, 25 urtetik beherakoak 11 izan ziren urtarrilean eta 10 berriz, otsailean. 25-44 urte tartean, 152 ziren urtarrilean eta otsailean berriz 154. Azkenengo adin tartean, hau da, 45etik gorakoetan, 141 izan ziren urtarrilean eta 137 otsailean.