Iñaki Osa Goikoetxea ETB1eko "Zuek Hor" saioan

Erabiltzailearen aurpegia Izaskun Urbieta 2015ko mar. 18a, 12:38

Asteazkenero moduan, ETB1eko "Zuek Hor" saioa ikusteko aukera egongo da gaueko 22:30etatik aurrera. Aste honetako gonbidatuetako bat Iñaki Osa Goikoetxea puntista izango da.

Astero bi gonbidatu eramaten dituzte Anjel Alkainek eta Aitziber Garmendiak aurkezten duten elkarrizketa eta entretenimenduzko saiora. Gonbidatuek bien artean lotura estua izaten dute, baina era berean bizimodu ezberdina eramaten dute.   Aste honetan, bi gizonezko elkartuko dituzte: euren bizitza saskirik gabe ulertzen ez duten bi gizon. Bata, zesta-puntan 14 aldiz munduko txapelduna izan da; bestea, berriz, perretxikotan aditua da. 

Lehenengoa Iñaki Osa Goikoetxea da. Aski ezaguna Zumaian, 18 urtez Miamiko Jai Alai frontoian aritu ostean, etxera itzuli berri da. Bigarren gonbidatua Iro Landaluze izango da. Abadiñon jaioa, ETB1eko 'Udazken Loreak' saioa aurkeztu zuen. Perretxikoak biltzeaz gain, perretxikoek irteteko behar dituzten baldintzak aztertu ditu azken urteotan.

 

Argazkia: eitb.eus