Iurgi Iruretagoiena Hondarribiako tostetan

Erabiltzailearen aurpegia Izaskun Urbieta 2015ko ots. 9a, 11:04
Iazko urriko aldizkarian elkarrizketa zabala egin zion BALEIKE aldizkariak Iurgi Iruretagoiena arraunlariari. Urteurren polita betetzen zuen zumaiarrak arraunlari gisa; 20 urte. Hala, bere kirol ibilbidearen errepasoa egiteko unea baliatu zuen Aitor Manterola kazetariak.

Orduan, Portugaletekin amaitu berri zuen denboraldia. Inoizko urterrik etsigarriena izan zela kontatu zuen, "uste dut ez dudala aurten adina inoiz sufritu" esan zuen. Arraunlari ofizioa bukatutzat ematen zuen galdetu zion jarraian Aitorrek. "Oraingoz ez daukat arraunean segitzeko asmorik, baina ikusi egin behar..." aitortu zuen.

Larunbatean, Hondarribiako jeitsiera ospatu zen Hondarribiako uretan. Ekainean hasiko den traineru denboraldiaren prestaketa estropada izaten da hau. Klausser argazkilariak ateratako irudiak ikusten Iruretagoiena Hondarribiako tostetan agertzen dela ohartu naiz. Bere talde berria izango ote da? Udaran berdez jantzita ikusiko dugu? Edo soilik probatzen ari da?

Hurrengo hilabeteetan jakingo dugu.