Ia 30 lagun elkartu dira presoen, iheslarien eta deportatuen auziaren inguruan hausnartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Izan Bidea 2023ko urt. 5a, 10:30

Zumaiako Sareko kideok asteazken arratsaldean antolatu genuen hitzaldian 30 lagun inguru bildu dira. 

Aieteko akordioa sinatu zenetik 12 urte igaro dira eta preso, iheslari eta deportatuen auziak aurrera pausuak izan ditu. Egun, ia euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan daude, eta asko arindu du horrek familien zama. Hala ere, auzitegiek legea betetzeko betebeharra dutela adierazi dute Onintza Ostolaza abokatuak eta Inaxio Oiartzabal Sareko kideak; izan ere, 100 preso baino gehiagok 3. graduan egon beharko lukete dagoeneko eta espetxe onurak ez dira ematen ari legeak eskatzen duen neurri berean.  

Datorren larunbatean egingo den manifestazioan autobusean izen emateko epea itxi dugu. Dena den, inork izena eman nahi izango balu Inpernupe tabernara deituta egin lezake. 

Arratsaldeko 15:00etan abiatuko da autobusa Hortz klinika paretik.