Preso, iheslari eta deportatuen aldeko mus txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Izan Bidea 2022ko abe. 22a, 09:02

Zumaiako Sarek antolatuta gabonetako presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko mus txapelketa ospatuko da

Urtarrilaren 7an ospatuko den preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioaren harira, ekimen andana antolatu du Zumaiako Sarek. Lehenengoa ostiral honetan antolatuko den mus txapelketa. 

Txapelketan izen-emateak 12€ balioko ditu eta bikoteak gaueko 10etan Inpernupen aurkeztu beharko du horretarako. Bikote irabazlearentzat saria Aita Mari jatetxean otordu bat izango da, bigarren sarituari, berriz, bi ardo botila eta txuleta emango zaizkio.