Zumaiarrok ere, urtarrilaren 7an Bilbora

Erabiltzailearen aurpegia Izan Bidea 2022ko abe. 21a, 08:30

Zumaiarrok ere beteko ditugu Bilboko kaleak urtarrilaren 7an, duintasunez, bizikidetza lortzeko itxaropenez eta, euskal presoei eta haien familiei eragiten dieten urraketen ondorioz, giza eskubideak errespetatzeko exijentziaz.

Bilbokoa, beste behin ere, gure helburuak lortzeko falta zaigun bidea aldarrikatzeko momentu indartsua izango da. Aurten manifestazio bakar bat izango da Bilbon.

Bi urte daramatzagu, osasun neurriak tarteko, urtarrileko Bilboko mobilizazio jendetsua gauzatu ezinik. Orain da garaia, orain! Asko baitira lortu gabe dauden helburuak, eta horien konponbidea euskal gehiengo politiko eta sindikalen bultzadaren esku dago, baina baita, funtsean, jendartearen mobilizazioaren menpe ere. Horrexegatik, Zumaian, beste hainbat herrietan bezala, gabonetan ere ekimen andana izango da. 

Autobuserako izen-ematea, Kantauri eta Inpernupe tabernetan ez ezik, esteka honetan datuak idatzita ere egin ahalko da.