Itxas-Gaineko infantil eta kadeteek Espainiako Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2023ko mar. 25a, 11:20
Espainiako txapelketan parte hartuko duten klubeko gazteak. (Itxas-Gain)

Asteburu honetan, Cadizeko Arcos de la Frontera herrian, infantil eta kadete mailetako Espainiako txapelketa jokatzen ari dira, eta han dira Itxas-Gain taldeko gazteak.

Aipatzekoa da bertan estatuko piraguista onenek parte hartuko dutela; 150 parte hartzaile egongo dira kategoria gehienetan.

Lerro hauetatik zorterik onena opa diegu gure taldeko piraguista gazteei.