Piraguismoan jardun nahi duten haur eta gazteei deia egin die Itxas-Gainek

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2022ko ira. 19a, 17:00

Zumaiako Itxas-Gain elkarteak piraguismo eskolan urte osoan jardun nahi duten haur eta gazteei dei egiten die; Eskola Kirolen barnean kirol hau ikasi eta konpetiziorako sarrera ematen duen ekintza da. 

Deia 9-14 urte arteko haur eta gazteentzat da, 2013an jaiotakoak barne.

Aste honetan hasiko dira entrenamenduak. Entrenamendu egunak astearte, asteazken eta ostiralak izango dira, 16:45ean (bakoitzak ahal duen egunetan).