Piraguako udako ikastaroak eta alokatzeko zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2022ko eka. 21a, 11:16

Piraguak alokatzeko zerbitzua eskainiko du uda honetan ere Itxas Gainek. 

Uda honetan, Itxas Gain piraguismo taldeak piraguak alokatzeko zerbitzua eskainiko du. Haurrentzako prezioa orduko 8 eurokoa  da, eta helduentzako 12 eurokoa. Erreserbak egiteko, 623 31 85 85 zenbakira deitu behar da.

Bestalde, kirol honetaz pixka bat gehiago ikasi nahi duenak hamabostaldiko lau ikastaro izango ditu.

Uztaila: 4tik 15era eta 18tik 29ra.

Abuztua: 1etik 12ra eta 16tik 26ra.

Taldeak/ordutegiak:

9 urtetik gorako haurrak:

09:00 – 10:00; 10: 00-11: 00; 11-00-12: 00 eta 12: 00-13:00

Helduak:

18: 00-19:00 eta 19: 00-20:00

Prezioa:

Haurrek: 40 € / hamabostaldiko

Helduek: 50 € / hamabostaldiko

 

Ikastaro hauen izen ematea, Itxas Gainen bulegoetan egin beharko da (Itsas kiroldegian; ludotekaren ondoko sarreratik sartuta), egun hauetan:

Ekainak 23, 24 eta 27an, 18:00etatik 19: 30etara.

*Pertsona bakoitzak gehienez lau haurren izena emateko aukera izango du.