Maiatzak 21-22 (Gasteiz eta Pasaia)

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2022ko mai. 23a, 11:29

Asteburu honetan Itxas-Gainek hitzordu bikoitza izan du. Larunbatean Gasteizko Ulibarri Ganboako urtegian Euskadiko Maratoi Txapelketa jokatu zen; igandean, berriz, gaztetxoek hartu zuten lekukoa Pasaian jokatu baitzuten Eskola Kiroletako seigarre eta azken proba.

Asteburu honetan Itxas-Gainek hitzordu bikoitza izan du. Larunbatean Gasteizko Ulibarri Ganboako urtegian Euskadiko Maratoi Txapelketa jokatu zen. Txapelketa bero handiarekin, eta, batez ere, lehia baldintzatu zuen haize eta olatuekin jokatu zen, eta bertan Itxas-Gaineko piraguistek lan txukuna egin eta gero, datorren astean Ourensen jokatuko duten Espainiako Maratoi koparako prest daudela erakutsi zuten.

Egin beharreko lana 13 eta 23 kilometroko ibilbidea zen kategoriaren arabera, eta txapelketaren amaieran Itxas-Gaineko piraguistek sei kategoriatan Euskadiko txapeldun izatea lortu zituen; zilarrezko domina bat eta brontzezko bi ere irabazi zituzten. Saritu hauez gain, beste guztiek lortutako emaitzei esker taldekako sailkapen orokorrean Irungo Santiagotarrak taldearen atzetik Euskadiko txapeldunorde geratzea lortu zuten.

Igandean, berriz, gaztetxoek hartu zuten lekukoa Pasaian jokatu bait zuten Eskola kiroletako seigarren eta azken proba.

Azken lehia honetan erakutsi dute guztiek urtean zehar egindako lanaren ondorioa eta izan duten eboluzioa. Bezperan taldeko helduek egin bezela, taldekako sailkapenean bigarren postua lortu zuten, berriz ere Irungo Santiagotarrak talde boteretsuaren atzetik.

Esan bezala datorren astean Orensen izango dute lehiaketa Espainiako Maratoi Kopan.