Emaitza onak lortu ditu Itxas-Gainek Eurochallenge Surfski proban

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2022ko mai. 3a, 08:00

Itxas-Gain taldeak bere baliabideak bikoiztu behar izan zituen larunbat honetan. Alde batetik, etxean, larunbatean, arratsaldeko 4etatik hasita, klubeko txikienek, kimuek eta infantilek, Eskola Kiroleko bosgarren proba jokatu zuten. 

Bigarren aldiz eduki dute lasterketa Zumaiako uretan, baina oraingo honetan, santelmoetako repetizioetan izanda, berezia egin du guztientzat.

Mota guztietako emaitzak lortu zituzten, baina guztiek gustura amaitu zuten lanarekin eta esperientziarekin.

Egun berean, baina goizeko 11tan Alcanteko La Vila Joiosa hirian, Itxas-Gaineko bost piraguistak XIII. Eurochallenge Surfski probari ekin zioten. 

Eguraldiak ez zuen lagundu eta haize eta olaturik gabeko egun bero bat izan zuten. Gauzak horrela, La Vila Joiosa eta El Campello arteko ibilbidea egin behar izan zuten, 17km osatuz.

Lehiaren ostean, Itxas-Gaineko piragustek lortutako emaitzak hauek izan ziren:

- Maite Etxabek, emakume beteranoetan: urrea eta lehen postua. 
- Oier Aizpuruak, beterano A-B mailan: lehen postua
- Eñaut Aizpuruak, beterano C-D mailan: lehen postua. Maila berean, Josemari Villagarciak brontzezko domina lortu zuen klubeko bi ordezkari sartuz podiumean
- Javi Lizancosel, beterano E-F mailan: 5. Postua.

Gogoratu Europako bederatzi herrialdetako 170 partaide inguru izan zirela bertan, eta egindako lanarekin gustura bueltatu dira etxera, hurrengo hitzorduak prestatzera.

Itxas-Gain elkarteak mezu honen bidez babesleei eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan, eta, batez ere, momentu zail hauetan, emandako babes eta laguntzarengatik; beraiei gabe ezingo genuke lan eta emaitza guzti hauek lortu-