Euskadiko k2 txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2022ko mar. 29a, 08:28
Argazkia: Valer Carballo

Itxas-Gain K.E.-k igande eguerdian Pasaiako badian jokatu zen kluben arteko II. Euskadiko k-2 txapelketan parte hartu zuen. 21 piraguistarekin parte hartu zuen proba berri honetan.

12:00etan hasi eta 15:00ak bitartean irteerak eman ziren kategoria desberdinetako txandei, eta guztiek 2,5 kilometroko zirkuitu bati bi bira eman behar izan zizkioten guztira, 5 kilometroko proba osatzeko. Bertan, Euskadiko taldeez gain inguruko lurraldeetako partaideak ere gerturatu ziren. Hala, Miranda Ebro, Palentzia, Iruñea eta Kantabriako taldeak ere izan genituen bertan.

Itxas-Gaineko piraguistek lan txukuna egin zuten eta guztira etxera urrezko bost domina, zilarrezko bi eta brontzezko domina bat ekarri zituzten, Aurreikuspen guztiak betez, Irungo Santiagotarrak gailendu zen erraztazun osoz taldekako sailkapenean; oraingo honetan talde zabalago bat edukitzearen garrantzia nabariago geratu zen, Pasaia Kayakeko taldeak bigarren postua bereganatu zuelako Itxas-Gain taldearen aurretik. Beste probetan azken bi talde hauen artean lehia orain arte oso estua izan den arren, taldekako ontzien artean izandako puntuaketa desberdinari esker, pasaitarren ordezkaritza zabalagoa gailendu zen eta adibide bezala ikusi besterik ez dago ia bikoiztu egin zutela Itxas-Gainek lortutako puntu kopurua.

Ia arnasa hartzeko tarterik eduki gabe, ostiral honetan berriz ere errepidera aterako dira elkarteko ordezkariak, larunbatean eta igandean Andaluziako Sevilla hirian jokatuko den infantil-kadete mailako Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzeko. Horretarako, 11 lagunez osatutako taldea eramango du Itxas-Gainek Guadalquivireko uretara, taldearen izena ahalik eta gorenen uzteko asmoarekin.