Itxas-Gain, Euskadiko txapeldunorde

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2022ko mar. 7a, 09:01

Euskadiko Neduko piraguismo txapelketa jokatu zen larunbatean Irunen, Santiagotarrak klubeko egotzaren inguruena. 5.000 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten parte hartzaileek. Itxas-Gain taldeak hogei piraguisten taldea aurkeztu zuen, eta, aurreikuspenak hautsiz, Euskadiko txapeldunorde bilakatzea lortu zuen.

Irungo Santiagotarrak izan zen irabazlea eta hirugarren postuan Pasaia Kayak taldea izan zen. Aipatu behar da bi talde hauek, batez ere irundarrek, Itxas-Gainek baino talde handiagoak dituztela, ikusiz beraien herrietako biztanle kopurua. Handicap honi aurre eginez ekin zioten txapelketari. Guztira, etxera urrezko lau domina, zilarrezko hiru, eta brontzezko bi ekarri zituen Itxas-Gainek.

Joan den astean Zumaian jokatutako Gipuzkoako txapelketan hirugarren postua lortu ostean, bazirudien podiumeko postuak errepikatuko zirela, baina piraguista bakoitzak lortutako puntuak batu ondoren etorri zen eguneko berri pozgarriena eta bigarren postu bikainarekin bueltatu ziren etxera.

Orain bi aste dituzte entrenamenduekin jarraitu eta azken ukituak emateko. Izan ere, martxoaren 19an eta 20an Sevillan izango dute Espainiko Neguko txapelketa. Bertan, 3.000 metroko kanporaketa baten ondoren sailkatzen direnek 5.000 metroko finala izango dute.

Aurretik, helduen lekukoa elkarteko gaztexoenek hartuko dute eta berriz ere Irunen izango dute hitzordua: datorren larunbatean, martxoaren 12an, eskolarteko laugarren proba izango dute kimuek eta infantilek.

Behin lehiaketen martxa hartuta, martxoaren 27an Euskadiko k-2 txapelketa jokatuko dute Pasaian; apirilaren 2an eta 3an, berriz ere Sevillan, infantilen eta kadeteen Espainiko Txapelketa jokatuko da. Aurten ere klubeko furgonetek auskalo zenbat kilometro egin behar dituzten!

Banakako emaitzak

Senior gizonak   

  • Martin Egaña: 3.
  • Unai Azkune: 6.

Senior emakumezkoak

  • Irati Osa: 2.

Jubenil gizonak

  • Haritz Aizpurua: 7.
  • Jon Ander Lazkano: 10.

Jubenil emakumezkoak

  • Josefa Molina: 1.

Kadete gizonak

  • Asier Aizpurua: 7.
  • Josu Lazkano: 21.
  • Xabat Bergara: 23.
  • Andde De Anta: 26.

Beterano C gizonak

  • Oier Aizpurua: 1.
  • Jon Lazkano: 2.
  • Eñaut Aizpurua: 3.
  • Bibi Olaizola: 4.

Beterano D gizonak

  • Xabier Osa: 1.
  • Javier Lizancos: 6.
  • Joseba Romatet: 9.
  • Antonio Sanchez: 10.

Beterano emakumezkoak 

  • Maite Etxabe: 1.
  • Izaskun Gonzalez: 2.

Taldekako Sailkapena

  • 1. Santiagotarrak Irun: 3.696  puntu
  • 2. ITXAS-GAIN K.E.: 1.438  puntu
  • 3. Pasaia Kayak: 1.058  puntu
  • 4. Barrika Kayak: 1.013  puntu