Irati Osa Munduko Txapelketan eta umeen hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2021ko urr. 6a, 08:25

Itxas-Gain taldearen jarduerak ez du etenik eta honen adibide da asteburu hontan gertaturikoa.  

Larunbatean Irati Osak Munduko Maratoi Txapelketa jokatu zuen Errumanian eta honekin 2020-21eko denboraldiari amaiera eman zion,. Egun berean, eta ia ordu berean, Itxas-Gain taldearen harrobiko 27 neska-mutilek 2021 denboraldiari hasiera eman zioten eta hauetariko askoek, gainera, elkarteko kide bezala lehiaketan debutatzeko aukera izan zuten.

Proba Irunen izan zen, Santiagotarrak klubaren egoitzaren parean, eta kimuek, hau da, 10-11 urteko haurrek, 1,5 kmko erronkari egin zioten aurre. Infantilek, berriz, 12-13 urte bitartekoek, 3 km ko ibilbidea osatu behar izan zuten.

Adin maila hauetan, Itxas-Gain elkartearen filosofiari jarraituz, "lehia" eta emaitzak ez dira garrantzitsuenak; formazioa eta kirol eta laguntasunean oinarrituz, beste balore batzuk lantzea da helburua, kirolaz, piraguismoaz, naturaz eta lagun giroan gozatzen duten bitartean. 

Hurrengo hitzordua etxean izango dute elkarteko txikienek, bi aste barru, urriaren 23an, Zumaian izango baita Eskola Kirolaren bigarren jardunaldia.

Ordura arte, entrenamenduak astearte, asteazken eta ostiraletan 16:45ean jarraituko dituzte Itsas Kiroldegiko instalazioetan.

Elkarteko ateak irekita daude piraguismoan hasi eta gozatu nahi duen guztientzat.