Espainiako Itsas kayak txapelketan urrezko hiru domina eta zilarrezko lau irabazi ditu Itxas Gainek

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2021ko ira. 6a, 11:00

Asteburu honetan Itxas-Gaineko zazpi kide Castelló de la Planan jokatu den Espainiako Itsas kayak txapelketan lehiatu dira. Emaitza bikainak eskuratu dituzte gorantz doan piraguismoko modalitate honetan.

Baldintzak ez ziren egokienak izan: bero haundia egin zuen, eta haize eta olaturik gabe jokatu zen txapelketak. Lasterketak asko gogortu zituen baldintza horiek..

Larunbatean SS1eko probak jokatu ziren,  15 kilometroko itsas eremu batean. Itxas Gain taldeko partaidetza Haritz Aizpurua eta Julen Albizu jubenilekin hasi zen; 17. eta 19. postuak eskuratu zituzten lasterketa gogor baten ondoren.

Eguerdiko eguzki berotan, beteranoen txanda iritsi zen. Maite Etxabek, emakume beterano kategorian, garaipena eskuratu zuen, sekulako denbora eginez. Aipatzekoa sailkapen orokorreko bosgarren denborarik onena osatu zuela.

Gizonezko beteranoetan ere Jose Mari Villagarciak garaipen orokorra eskuratu zuen, azkeneko urtetan emandako maila ezin hobeari eutsiz.

Beterano (35-45) kategorian, Eñaut Aizpurua bigarren postu bikain batean helmugaratu zen, eta Iosu Agirrezabalaga, berriz, hamargarren postu oso on bat osatzea lortu zuen. Javier Lizancos ere bigarren postu txalogarri batekin helmugaratu zen bere kategorian (45-55), .

Igandean taldekako estropadak jokatu ziren; partaideek zortzi kilometroko lasterketa bat osatu behar izan zuten. Lehenbiziko lasterketa SS2 Mistoena izan zen. Bertan, Maite Etxabek eta Eñaut Aizpuruak beterano mailako garaipena lortu zuten nagusitasun handiz. Aipatzekoa ere misto kategoriako sailkapen orokorreko hirugarren denborarik onena lortu zutela, sekulako maila erakutsiz.

Ondoren, jubenilen txanda iritsi zen, Julen Albizuk eta Haritz Aizpuruak estropadako bederatzigarren postua eskuratuz.

Eguerdi aldera, gizonezko beteranoen txanda iritsi zen. Bertan, Iosu Agirrezabalagak eta Eñaut Aizpuruak beterano mailako orokorreko bigarren postu bikain batekin helmugaratu ziren. Jose Mari Villagarcia eta Javier Lizancosek, beren kategoriako bigarren postu txalogarri bat lortu zuten.

Sailkapenak

  • Haritz Aizpurua – 17 (SS1 Jubenil)
  • Julen Albizu – 19 (SS1Jubenil)
  • Maite Etxabe – 1 (SS1 Beterano)
  • Jose Mari Villagarcia - 1 (SS1 Beterano)
  • Eñaut Aizpurua - 2 (SS1 Beterano)
  • Iosu Agirrezabalaga 10 (SS1 Beterano 35-45)
  • Javier Lizancos - 2 (SS1 Beterano 45-55)
  • Maite Etxabe – Eñaut Aizpurua - 1 (SS2 Mixto Beterano)
  • Julen Albizu – Haritz Aizpurua - 9 (SS2 Jubenil)
  • Iosu Agirrezabalaga – Eñaut Aizpurua - 2 (SS2 Beterano 35-45)
  • Jose Mari Villagarcia – Javier Lizancos - 2 (SS2 Beterano 45-55)