Sanabria eta Pasaia

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2021ko uzt. 20a, 08:59

Astebukaera honetan ere Itxas Gaineko piraguistek hainbat txapelketa izan dituzte.

Alde batetik, Sanabriako lakuan egin den k-4ko txapelketa internazionalean izan dira Irati Osa, Xabi Osa eta Unai Azkune. Irati Osaren kasuan, Españako selekzioarekin atera da eta urrezko domiña eskuratu du, Danimarka eta Hungriako selekzioekin podiumean gailenduz. Xabier eta Unai aldiz, Euskal Selekzioarekin irten dira Españiko beste autonomiekin lehiatuz eta hirugarren postua eskuratu dute, Asturiarren eta Andaluzen atzetik.

Bestalde, gainontzeko kirolariak Pasaian ospatu den Euskadiko Itxas Kayak kopan izan dira, denen emaitzei esker klubezkako sailkapenean garaipena lortuz. Guztira Itxas Gaineko 17 partaide lehiatu dira eta guztira 12 kilometro egin behar izan dituzte.

Emaitzei dagokienez, bi urre, bi zilar eta brontzezko domina batekin itzuli ziren Zumaiara.