Munduko Surfski Txapelketa hastear da

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2021ko uzt. 4a, 09:44

Munduko Surfski Txapelketa Lanzaroten igandeko 11:00etan hasiko da. Hemen zuzenean ikusteko aukera egongo da.

COVID-19a dela eta Irati Osa  Europako Txapelketarik  gabe geratu  baldin bada, aurrera  jarraitzen  du  Munduko Surfski Txapelketak,  eta proba Lanzaroten igandeko 11:00etan hasiko da  emakumezkoen  txandarekin. Hamar minutu  beranduago mutilen txanda izango da: 26 herrialdetako 300 partaide lehiatuko dira.

Baldintzak  mutur-muturrekoak  izango dira,  azken bi egunetan Zumaiko  piraguistek bertatik bertara  ziurtatu  ahal izan duten  bezala,  haize  handia  dabilelako  eta tarteka haize ufada  bortitzak dituztelako. 
 
27 kilometroko proba da, eta lehen sei kilometroak  izango dira txarrenak, alboko haizea eta  kostatik erreboteko olatu handiak espero direlako. Hori igarota, helmugara arte Itxas-Gaineko  piraguistek esperientziaz gozatzeko aukera izango dute Kantauri itsasoan ez ditugun baldintza  bikain horiekin.

Proba streamingez jarraitu ahalko da ICF webgunean edo parte hartzaileek soinean eramango dituzten tracken seinaleak jarraituz.