Itxas Gaineko piraguistak Espainiako txapelketan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2021ko api. 19a, 09:21

Euskal Herritik kanpoko txapelketa batean parte hartu dute lehenbizikoz.

Itxas Gaineko infantil mailako piraguistako Bañolaseko lakuan izan dira asteburu honetan, Espainiako txapelketan lehiatzen. Bertan, Martin Egañak zuzendutako bederatzi piraguistek parte hartu dute. Aipatzekoa da asteburuan zehar egon den partaidetza, izan ere, pandemia egoera dela eta, gaztetxoek ez dute lehiatzeko aukerarik izan azken urte eta erdi honetan; beraz, lehiatzeko gosea ikusita, Espainiako klub gehienak bertaratu dira Bañolasera.

Gure infantilen kasuan, Euskal Herritik kanpoko lehen partaidetza zuten eta esperientzia hartzeko balio izan die, datozen lehiaketetara begira. Dena emateaz gain, asteburu ederra pasa dute, piraguismoaren aurpegi ezberdin bat ezagutuz. Honek guztiak entrenatzen segitzeko eta esperientzia berriak bizitzeko gogoa piztu die.