Munduko kopako finalera sailkatu da Iñigo Peña

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2020ko ira. 26a, 13:52

Iñigo Peña piraguista zumaiarra Szeged (Hungaria) hirian da, piraguismoko Munduko kopan lehiatzen. 

Azken urteotan bezala, Francisco Cubelosekin osatu du K2 ontzia, eta 1.000 metroko distantziako finalera sailkatzea lortu du.

Ostiralean jokatu ziren sailkatze estropadan, eta beraien txandan bigarren postua lortuz, finalerako txartela eskuratu zuen bikoteak. Munduko kopako finala bihar jokatuko da, igandean, goizeko 10:57an.

Animorik handienak Zumaitik, mutilak!