Haur eta helduentzako piraguismo ikastaroak antolatu ditu Itxas-Gainek

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2020ko uzt. 27a, 10:53

Haur eta helduentzako piragua ikastaroak emango ditu Itxas-Gain piraguismo elkarteak abuztuan zehar.

Bi hamabostalditako ikastaroak izango dira: haurrentzakoak goizez, eta helduentzako arratsaldez. Haurren ikastaroetako matrikula 40 euro izango da, eta helduentzakoa 50 euro.

Interesatuek uztaila amaitu aurretik eman beharko dute izena Lubaki kiroldeguan (943-86 20 21).