Itxas Gainen bi sari oraindik eman gabe daude

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2019ko urr. 12a, 11:02

Itxas Gain elkarteak irailaren 21ean egindako zozketaren bi saridun oraindik ez direla azaldu adierazi eta sariak eskuratzeko urriaren 22ra arteko epea dutela gogorazi nahi du. 

Eman gabeko sariak hauek dira:

1 saria: E-Bike bat, 2000 eurotan balioetsita: 1473 zenbakia (ordezkoa: 4645).

2. saria: bi pertsonentzat uretako motoan bidaia Redymarren eskutik: 1431 zenbakia (ordezkoa: 1677).

Saridunek 658-71 75 72 telefonora dei dezakete edota itxasgain1968@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali.