Itxas-Gaineko piraguistak podiumera igo dira Deva ibaiaren jaitsieran

Erabiltzailearen aurpegia

Deva ibaiaren nazioarteko jaitsiera jokatu zen larunbatean Val de San Vicenten (Kantabria). Itxas-Gaineko piraguistek emaitza onak lortu zituzten. 

Larunbat arratsaldean jokatu zen Deva ibaiaren 49. nazioarteko jaitsiera. Itxas-Gain klubeko kirolariek emaitza hauek lortu dituzte. 

  • K2 gizonak, beteranoak: Eñaut Aizpurua-Peio Romatet 5.
  • K1 emakumeak, seniorrak: Maite Etxabe 3.
  • K2 gizonak kadeteak: Julen Albizu-Peio Gonzalez 1.
  • K1 gizonak kadeteak: Jon Ander Lazkano 7., Oihan Urbieta 9, Haritz Aizpurua 12.