Itxas-Gaineko infantilak Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2017ko urr. 31a, 16:35

Itxas-Gaineko gaztetxoenak, hau da, infantilak, Bilbon izan ziren pasa den larunbatean, hilaren 28an, Bizkaiko Piraguismo Federazioak gonbidatuta, eskola arteko lasterketa batean parte hartzen.

Lasterketa aitzakia bezala hartuta, giro ederrean ibili ziren piraguista gaztean. Esperientzia hartzeko aukera ere izan zuten, Eñaut Aizpurua eta Jon Lazkano entrenaitzaileen hitzetan. 

Larunbat honetan Irunen izango dute beste estropada. Egunpasa egiteko aukera ere izango da. Gipuzkoako Eskolarteko txapelketako bigarren hitzordua izango da Irungoa. Lehena Zumaian bertan egin zen pasa urriaren 7an.