Iñigo Peñari harrera egingo zaio Kofradian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015ko abu. 25a, 13:55

Iñigo Peñak asteburu honetan lau urteko lan gogorraren ondoren Rio de Jainerion 2016an izango diren Joko Olinpikoetarako txartela lortu du. Urtea, Espainiako txapeldun izanda hasi zuen zumaiarrak eta munduko kopan zilarrezko domina irabazita, abuztuan jokatuko zen munduko txapelketarako aukerak izango zituztela baieztatu zuten. Amets hori asteburu honetan egi bihurtu da seigarren postu bikain batekin.

Horrela, orain dela lau urte sailkapena gutxigatik lortu ezaren arantza kendu du. Hori dela eta gaur arratsaldeko 8etan ongietorria izango da Kofradian. Bertaratzeko deialdia luzatzen zaizue guztioi. Aupa Iñigo!