LASTERKETAZ BETERIKO ASTEBURUA ITXAS-GAINENTZAT

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015ko uzt. 3a, 09:54
Europako maratoi txapelketan, Urola ibaiaren igoera-jaitsieran eta Bidasoa ibaiaren jaitsieran izango du partaidetza Itxas-Gainek.

Irati Osa, Unai Gereka eta Imanol Barruetabeña Eslovenian dira Europako maratoi txapelketa jokatzeko. Irati izango da lehena bere lana egiten Barrikako Ainhoa Hidalgorekin K2an. Hauek larunbatean goizeko 9tan arituko dira. Unai Gereka eta Imanol Barruetabeñak berriz, igandean dute lasterketa, hauek ere goizeko 9tan.

Helburu  nagusia dominetan ibiltzea dute bi ontziek. Unai eta Imanolek joan den urtean 3. Postua lortu zuten eta aurten garaipenaren bila irtengo duten arren dominarekin ere gustura daude. Iratik berriz lehengo urteko 4. Postu gazi-gozoa alde batera utzi eta dominaren bat zintzilikatzeko ilusioz doa.

Zorterik onena opa dizue Itxas-Gainek eta  disfruta dezazuela merezita duzue eta!

(txapelketa internet bidez ikusteko esteka:  http://www.bohinj.si/euro2015/index.php)

Bestalde, gainontzeko taldeak etxean du zita garrantzitsua. Larunbatean Urola ibaiaren igoera-jaitsiera ospatuko da arratsaldeko 5tan izanik irteera Santixoko hondartzan eta Itxas kiroldegi parean helmuga Bedua inguruan ziaboga eman ondoren. Igandean berriz, Bidasoa ibaiaren jaitsiera izango dute.

Urolan 162 ontzik hartuko dute parte eta Espainiako hainbat lekutatik etorriko da jendea; Valladolidetik, Kantabriatik, Palentziatik, Lleidatik, Asturiastik… Horregatik txapelketa ikusgarri eta lehiatua espero da.

Hurbil zaitezte ibai ertzera txapelketa polit honetaz gozatzera eta herrikoak animatzera!