Gaztetxoenen ordua asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015ko mar. 9a, 22:11
Itxas-Gaineko benjamin, alebin eta infantilek igandean, etxean jokatuko dute udaberriko eskola arteko lehen txapelketa

     Udaberria iritsi da eta berarekin piraguako eskola arteko txapelketak. Igandean goizeko 10.30tan emango zaio hasiera lehenengoari Zumaian bertan. Alebinak izango dira lehenak lanean. Horiek 1500 metroko distantzia osatu beharko dute, ondoren infantilek 3000 metrokoa eta azkenik benjaminek 750 metrokoa.

     Itxas-Gainek 30 partaide inguru izango ditu, anima zaitezte txapelketa ikustera eta herriko gaztetxoenei babesa ematera! Ea guztion artean emaitza politak lortzeko gai garen!