Harkaitz Canoren "Pozaren erdia" Getarian

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2023ko eka. 5a, 19:14

Harkaitz Canoren Pozaren erdia soneto-liburua lantzekoak ginen ekainaren 6an Zumaian. Taldekideen ezinak eraginda, ordea, bertan behera gelditu da saioa. Hala ere, izango da Canoz eta literaturaren pozaz gozatzeko paradarik: bi egun beranduago Getarian izango da idazlea, eta ateak irekita izango dira zumaiarrentzat eta etorri nahi duen beste edonorentzat ere. Saio berezia prestatu dugu, errezitaldi-musikatu eta guzti.

Zatozte 18:30etan Getariako liburutegira, ez zaizue damutuko.

Sonetoz osatutako bilduma da Harkaitz Canoren Pozaren erdia poema liburua. Izan ere, batzuetan aski zaigu pozaren erdiarekin: birsortu dezakezuna suge-azal gisa, eta azal litekeena berdin arnasa hartuz, edo bistatu hutsez enara konklabe xaloa zelan urruntzen den hotzez herabe. Poz horixe, txertatzen zaituena galera guztien kontra. Ez du erdi horrek beste erdia iradokitzen? 

Hemen duzue material osagarria:

-Elkarrizketa Faktoria irratsaioan

-Elkarrizketa 111akademia atarian

-Elkarrizketa Elkar aldizkarian

-Elkarrizketa Irakurrieran irratsaioan

-Kritikak