Txekhov-en 31 ipuin

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2023ko mar. 13a, 15:25

Apirilaren 26an Anton Txekhoven 31 ipuin liburuaz hitz egingo dugu irakurle-taldean. Saio berezia izango da, bertan izango baita Iker Sancho Insausti, ipuingile errusiar handia euskarara ekarri duen itzultzailea. Ateak zabalik egongo dira hurbildu nahi duen guztiarentzat. 18:00etan Alondegiko Moila gelan.

Edgar Allan Poerekin batera, ipuingintza modernoaren aitzindaritzat jo ohi dute adituek Anton Txekhov errusiarra (Tanganrog, 1860 - Badenweiler, 1904). Egungo narraziogintzaren iturburuan bertan kokatzen dute haren izena. Guztira, 500 ipuindik gorako katedral erraldoia osatu zuen idazleak bere bizialdi osoan, eta zabaltasun horren lagin adierazgarri bat euskaratzea izan da Iker Sancho itzultzailearen erronka. Horretarako berdin arakatu ditu egilearen hasierako ipuin labur eta umoretsuak zein amaiera aldera argitaratutako narrazio luze eta serioagoak, eta haien arteko 31 pieza hautatu ditu gero, itzuli, apailatu eta hitzaurre batekin aurkezteko. Elkar argitaletxeak kaleratu du orain lan horren emaitza: Anton Txekhoven 31 ipuin. Katedral baterako 31 harriko sarbide moduko bat.