Datorren ikasturterako programazioa

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2022ko eka. 22a, 20:29

Infinitua ihi batean saiakerarekin amaitu dugu ikasturtea ekainean, eta irailean ekingo diogu atzera, Nobel saridun baten ipuinarekin. Irailetik abendura, irakurgai eta idazle hauek izango ditugu gurean. Ateak zabalik daude, ZATOZ!

ZUMAIA

Hartza mendi gainera igo zen

ipuina

Alice Munro

 

Irailak 13

Bizitzea ez al da oso arriskutsua?

Joseba Sarrionandia

 

Urriak 11

Eraikuntzarako materiala.

Eider Rodriguez

 

Azaroak 8

13 ipuin. Luisa Carnés

(Danele Sarriugarterekin)

 

Abenduak 13

Alice Munroe-ren "Hartza mendi gainera igo zen" kontakizuna izango dugu mintzagai orain hurrena. Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak liburuan bildutako istorietako bat da, idazlearen ezagunenetariko bat. Haren atzetik etorriko dira Sarrionandia, Rodriguez eta Carnés. Ipuina, saiakera, nobela eta ipuin-bilduma, beraz, ikasturteari ekiteko.

Elkarrekin irakurtzearen plazera dastatzen jarraitzeko aukera, hilero astearte batez, arratsaldeko 18:00etan Alondegiko Moila gelan.