Urtarrilean, "Besteen odola"

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2022ko urt. 11a, 16:33

Simone Beauvoirren Besteen odola eleberriarekin emango diogu hasiera 2022ari. Elkar argitaletxearen Urrezko Biblioteka bildumaren azken alea da hau eta Beauvoir nobelagilea jartzen du Steinbeck, Duras, Conrad, Faulkner eta beste hainbaten ondoan.

1945eko abuztuaren 1ean kaleratutako eleberri honek II. Mundu Gerraren aurreko giroa eta Frantziako erresistentzia azaltzen ditu batik bat, baina, horrez gain, hainbat pertsonaiaren erretratu bikainak eskaintzen dizkigu, beren kontraesan eta gazi-gozo guztiekin: Hélèle, Paul, Marcel, Madeleine.. Urtarrilaren 11n izango da, arratsaldeko 18:00etan Alondegiko Moila gelan.

Hemen duzue eleberriari buruzko informazio osagarria:

  • Argitalpenaren notizia Berrian
  • Kritikak
  • Oier Alonso itzultzaileak 2001eko argitalpenerako egindako hitzaurrea Armiarman