Martxoan, Sally Rooneyren 'Jende normala'

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2021ko ots. 25a, 10:18

Martxoaren 9an izango du irakurle-taldeak hurrengo hitzordua eta, aldi honetan, Irene Aldasorok itzuli duen Sally Rooney idazle irlandarraren Jende normala eleberri arrakastatsua izango dugu hizpide. Azpian duzue nobelari buruzko informazio osagarria.

Amodiozko historia bat da Sally Rooneyk eskaintzen diguna, zalantzarik gabe, baina, funtsean, munduan –eta amodioan ere– leku bila dabiltzan bi gaztek bizitza propio eta erakargarri bat eraikitzeko egin behar duten borrokaz dihardu idazle irlandarrak. Elkarrenganako erakarmena pasioz eta liluraz bizi dute bi protagonistek, baina gaizki ulertuek oztopatzen diete, etengabe, biek nahi luketen elkartzea.

Idazleak 27 urte zituen, mundu osoan arrakasta itzela lortu duen eleberri sendo bezain hunkigarri hau idatzi zuenean, eta garbi uzten du gertutik eta modu harrigarrian ezagutzen dituela darabiltzan giro eta istorioen osagarriak. Eta hitz bakoitzean asmatzen du horien berri ematen. Arrakasta horren lekuko eta ondorio, BBCk izenburu bereko telesaila estreinatu du. Hemen ikus dezakezue trailerra.

Paul Beitiak Rooney buruz idatzi zuen Hitzen Uberan atarian: "Sally Rooney edo nola idatzi krisi historiko baten garaian"

Rooneyri London Review liburu dendan egindako elkarrizketa ikus dezakezue hemen (ingelesez).

On egin!