Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2020ko ira. 15a, 15:00

Hala izena du 2020ko Europar Batasuneko 2020ko Literatura Saria jaso duen nobelak, Joxean Elosegik euskarara ekarriak, irailaren 15ean Zumaian mintzagai izango dugunak. Irene Solà kataluniarraren lanari buruz hitz egingo dugu arratsaldeko 18:00etatik aurrera Alondegiko Moila gelan (eguraldi ona bada eta hala adostuz gero, aire librean egin dezakegu). Hauxe izango da 2020-2021 ikasturteko aurreko liburua, eta hilero biltzen jarraituko dugu, ohi bezala, bigarren asteartean. Ateak irekita daude eta kultura bizirik nahi dugu!

Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak, txakurrak…

Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera.

Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak, gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene Solà bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean, emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak.

Egileari elkarrizketa (katalanez)
Egilaeari bideo elkarrizketa (katalanez)