Martxoaren 31n, Unai Elorriaga

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2020ko mar. 9a, 09:36

Idazle algortarra izango dugu bisitan martxoaren 31n. Haren seigarren eleberria izango dugu mintzagai: Iturria (Susa, 2019). Saioa Alondegiko Moila gelan izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta ateak zabalik izango dira hurbildu nahi duen edonorentzat.

Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan, berari begira idazten dituela.

Horregatik ari dira agian Soro eta Erroman Iturriaren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakiten bakoitzean hara abiatuko dira: itzultzaile bat lortu, ipuina irakurri, Iturria non bizi den ikasi... Baina ez dute hain erraz topatuko laguna.

Ipuin liburu bat biltzen du Unai Elorriagaren nobela berriak, eta adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko begirada pertsonala gordetzen du.

Segidan duzue material osagarri pixka bat:

-Iturria liburuaren kritikak
-Unai Elorrigari elkarrizketa Berrian: "Piroteknia ez da literatura ona"
-Unai Elorriagari elkarrizketa Ahoz aho saioan
-Unai Elorriagai elkarrizketa Arratsean irratsaioan