Izarraitzera korrika eta Kolitzara oinez igoko dira mendizaleak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko eka. 2a, 10:00

Asteburu honetarako plan bikoitza du eskaintzeko Indamendik. Bihar, Izarraitz mendigunean korrikaldia egingo dute, eta etzi, igandea, Enkarterrietan oinezko ibilbidea egingo dute.

Azpeitiatik abiatu eta zuzenean Xoxotera igoko dira bihar Indamendiko kideak. Hara iristean, Izarraitz zeharkatuko dute, eta jarraian, Attola, Saltsamendi, Andutz eta Itziar pasa, Deban amaitzeko. Zumaiarako trena bertan hartuko dute. Gutxi gorabehera 23 kilometroko irteera izango da, eta 1.600 metroko desnibel positiboa du. Iturriren bat edo beste topatu dezakegun arren, komeni da ura eramatea.

Gutxi gorabehera, 23 kilometroko irteera izango da, eta 1.600 metroko desnibel positiboa du. Iturriren bat edo beste topa deaitekeen arren, komeni da ura eramatea. Joateko, 7:45ean autobusa hartuko dute Patxita Etxezarretako geltokian.

Igandean, Enkarterrietara

Bestalde, igandean, ekainaren 4an, oinezko mendizaleak Bizkaiko Enkarterrietara joango dira. Egingo duten ibilbidea Lanzas Agudasen hasiko dute, eta hainbat mendiren ondoren, Balmasedako herri historikoan amaituko da. Horien artean bereziena Kolitza da. Bere garaiera ikusgarria ez izan arren, tontorrean duen baselizak eta ekialderantz duen amildegiak ez du inor epel utziko. Bizkaiko deiadar-mendietako bat da, eta oso ezaguna da mendizaleen artean naiz mendiko korrikalarien artean, Balmasedatik duen desnibelagatik.

Ibilbideak 21 kilometro eta 925 metroko desnibela ditu. Izena eman daiteke Indamendiren webgunean edo Goiko estankoan (943-86 03 57). Autobusaren prezioa, ohi bezala, helduentzat 13 eurokoa eta umeentzat 7 eurokoa izango da. Eguraldiak laguntzen badu, bidean bazkalduko dute, beraz, soinean jatordua eramateko gomendatu dute. Gogorarazi dute, bestalde, Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan.