Bazkariarekin bukatuko ditu Indamendik urteurreneko ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko api. 20a, 12:30

Indamendi Egunarekin emango diogu amaiera urteurreneko ospakizunei. Eta amaiera egokia iruditu zaigu Indamendi mendiko festaren ondoren, talde-bazkari batekin amaitzea.

Horretarako, maiatzaren 21ean, Zumaiako Marina Berri jatetxean lekua hartu dugu, eta guztiok gonbidatuta zaudete. Menditik etorritakoak eta herrian gelditu direnekin, 50 urtetan gure elkarteko lagunak izan direnak mahaiaren bueltan bildu nahi ditugu.

Eserlekuak mugatuta ditugunez, animatzen zaretenok lehenbailehen izena ematea eskatzen dizuegu. Horretarako, 35 euroko diru-sarrera egin ezazue elkarteko kontu korrontean:

Euskadiko Kutxa: ES27 3035 0037 44 0370007083

Horren agiria mailez bidali (indamendi1@gmail.com) edo goiko estankoan utzi (943-86 03 57). Izena emateko epea maiatzaren 12an itxiko da.