Zumaia bira egingo dugu igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko mar. 28a, 16:00

Urtero bezala Zumaia bira egingo dugu, baina aurten oinez zein korrika egiteko aukera egongo da.

Zumaia bira egingo dugu igande honetan, eta aurtengo txangoak berrikuntza bat izango du; oinez zein korrika egin ahal izango da ibilbidea, parte-hartzaile bakoitzak nahiago duen moduan. Ohiko ibilbidea egingo dugu, hamazazpi kilometroko txangoa izango da, eta Zumaiako inguru hauek zeharkatuko ditugu: Elorriaga, Arroa Behea, Agote, Ibañarrieta, Oikia eta San Miguel. Eskola Kirola programarekin batera herriko haurrek ere txangoan parte hartuko dute, baina beraien ibilbidea laburragoa izango da; hamabi kilometroko bidea egingo dute.

Irteera igandean goizeko 09:00etan izango da, Beheko Plazan, eta txangoari hasiera denok elkarrekin emango diogu.

Bertan espero zaituztegu!