Aralarrera joango gara igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko mar. 20a, 12:52
Indamendi M.B. Tologorri-Ungino-Eskutxi irteeran (Indamendi).

Lizarrustitik abiatuta, Allekotik Puttarri inguruak egin, Irumugarrieta/Intzako Dorrea igo, eta Albiko aparkalekuan amaituko dugu ibilaldia.

Igande honetan egun osoko irteera egingo dugu Aralarrera. Gure zeharkaldiarekin jarraituz EH_14ak Aralarreko hegoaldera eramango gaitu. Lizarrustitik abitatuko gara, eta basoak zeharkatuz, Allekotik Puttarri inguruak egingo ditugu lehenbizi. Ondoren, basoak atzean utzita, Irumugarrieta/Intzako Dorrea igoko dugu. Gaur egun Sollazbizkargaña izenarekin ezagutzen da tontorra, eta Aralarreko garaiena da 1430 metrorekin, eta Nafarroako aldean, Mailoetako tontorren artean bisitatuena. Hori egin ondoren Albiko aparkalekura jetsiko gara, Belokiko tontorra eginez.

Indamendiren autobusak aukera aparta eskaintzen digu zeharkaldi batean ezohiko bide hau ezagutzeko. 18,5 kilometro eta 1084 metrotako desnibel metatua izango dira guztira, eta eguraldiak laguntzen badu, egun osoko irteera paregabea aurreikusten dugu.

Animatu eta eman izena gure webgunean edota goiko estakoan (943-86 03 57) ostiral eguardia baino lehenago. Autobusa Txomin Agirreko geltokitik aterako da goizeko 7:30ean. Prezioa 13 eurokoa izango da helduentzat ta 7 eurokoa haurrentzat. Gogoratu irteera hauetan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkide izatea, eta edonork eman dezakeela izena.

Bertan ikusiko dugu elkar!