Datorren igandean Tologorrira goaz

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko urt. 23a, 09:30

Datorren igandean, urtarrilaren 29an, gure zeharkaldiaren muturretako bat egitera goaz. Sierra Salvada/Gorobel mendilerroan, Ungino eta Tologorri tontor entzutetsuetatik zehar doan ibilbidea egingo dugu.

Madariako auzotik abiatuta, Unginoko begia, Iturrigorri iturria eta Bidezidor Beltza bezala ezaguna den bide zirarragarritik Lendoño Goikoaraino joango gara. Ibilbide ederra da, baina urruti dagoenez, goiz-buelta honetatik normalean baino beranduago helduko gara Zumaiara, 15:00 edo 15:15erako alegia.

Ibilbidea 12 kilometrotakoa da eta 785 metrotako desnibel metatua du. Animatzen zaretenok, izena gure webgunean eman dezakezue, edo nahiago izanez gero goiko estankoan (943-86 03 57). Autobusa Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako da, eta bere prezioa, 7 euro helduentzat eta 5 euro umeentzat izango da. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.