Joxe Ormazurirentzako Indamendiren otarrea

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko urt. 14a, 16:30

Herriko bizilaguna den Joxe Ormazuri izan da Indamendi elkartearen Gabonetako otarre bereziaren irabazlea. 

Zorionak eta osasunez goza ditzala bi saskietan banatutako gutizi sorta ederra eta sarian barruan dauden 1000 euroak ere . Mila esker txartelak saltzen lagundu duzuenoi, eta txartelak erosiz parte hartu duzuen guztioi.

Bide batez, gonbidapena luzatu nahi dizuegu urtebetetzearen ospakizunen barruan datorren asteazkenerako, hilaren 18rako, antolatu dugun ekitaldirako. Jose Mari Azpiazuren Nire barneko mendiak liburuaren aurkezpen izango da egun horretan. Oxford aretoan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Edonorentzat ateak zabalik egongo dira.