Artxuetatik Iribaserako zeharkaldia, datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko aza. 14a, 10:30

Euskal Herriaren zeharkaldiarekin jarraituz, Aralarreko ekialdera goaz oraingoan.

Guardetxeko aparkalekutik abiatuta, lehenbizi Artxuetara igoko gara. Jarraian, Iribaseraino ibilbide luze batetan, pagoz jositako basoak, Ata bailarako larreak eta Aitzarrateta iturburua ikusiko ditugu. Paisaia aldakor hau Aralarreko alde berdea ezagutzeko aukera paregabe bat da. Goiz buelta izan arren, 14 kilometroko luzera du eta 500 metrotako desnibel metatua. Luzea da, beraz, baina edozein mendizaleentzako egokia, bide gozoa baitu, orbelaz eta belardiz hornituta.

Animatu zaitezte eta izena eman ezazue goiko estankoan (943-86 03 57), edo gure webgunean nahiago izanez gero, ostiral eguerdia baino lehenago. Autobusa, ohi bezala, Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako da, eta 7 euro helduentzako eta 5 euro umeentzako balioko du. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.