Nerbioiko iturburura joko dute igandean Indamendiko kideek

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko ira. 20a, 09:00

Euskal Herria alderik alde zeharkatzen jarraitzeko beste etapa bati aurre egitera goaz irailaren 25ean, igandearekin.

Delika Urduñako auzotik abiatuta, Nerbioi ibaiaren iturburuak sortutako zirkuari bira emango diogu. Bagate menditik, Nerbioiko urjauziraino goikaldeko erlaitzetatik doan bidetik ibiliko gara, Urduñako bailararen eta Sierra Salvada-Gorobeleko tontor ezagunen ikuspegi zabala gure eskuinaldean dugula.

Urjauzia, ohi denez, lehortuta egongo da, elurte handiak urtzerakoan bakarrik edukitzen baitu emaria. Baina, hala ere, bere 220 metroengatik eta Europako bigarrena bezala sailkatua izanagatik, bisitatxo bat merezi duela deritzogu. Gure ibilbideak mendialde honetako hegoaldeko lautadatik Izarrako herriraino eramango gaitu. Baina nola ez, bidean Estuñaga - Alto del Corral (841m) tontor apala gainditu eta gero.

Ibilbideak hamazazpi kilometro eta 700 metroko desnibel metatua du. Parte hartzeko, Goiko estankoan (943 -86 03 57) edo gure webgunean izena eman besterik ez duzue egin behar. Autobusa, beti bezala, Txomin Agirreko geltokitik aterako da 7:30ean  –13 euro ordaindu beharko dute heldue, eta 7 euro haurrek–. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.