Indamendi Eguna

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko mai. 10a, 08:14
Indamendi Eguna ospatzen 2017. urtean.

Datorren igandean, maiatzaren 15ean, herriko mendizaletasunaren eguna ospatu behar dugu; Indamendi Eguna, alegia. Horrekin batera, elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunekin hasiko gara.

Beheko plazatik goizeko 9:00etan abiatuko gara, eta eguraldiak laguntzen badu, festa tontorrean izango da. Aurten, gurutzea urteurrenaren mailan egon dadin, eraberritu egin dugu. Jana, edaria, sariak, opariak eta umoreaz gain, behar duenarentzat, itzultzeko autobusa ere egongo da Elkano auzoan.

Indamendi Egunarekin egutegi berezi bati hasiera emango diogu.