Zumaia Bira

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko api. 5a, 12:00

Aurten bai! Datorren igandean, apirilaren 10ean, Zumaia Bira ospatuko dugu. Bi urtetan, pandemiaren eraginagatik, bertan behera gelditu eta gero, usadio honekin jarraitzeko jendea gogoz berrituta dago. 

Datorren igandean, goizeko 9:00etan, Beheko Plazatik abiatuko gara. Eskolek ere Eskola kirola ekimenaren barruan parte hartuko dute ibilbide laburtua eginez.  

Beraz, zumaiar denentzako gonbidapena egina dago, eta eguraldiak laguntzen badigu, elkarrekin goiz ibilbide eder hau egiteko aukera aparta izango dugu.