Badaiako mendilerrora, otsailaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko ots. 21a, 14:00

Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa bisitatu ondoren, Arabaren txanda heldu da. Datorren igandean, otsailaren 27an, Badaiako mendilerroko Oterosera goaz.

Kuartango herritik aterata, Azkarate lepora daraman igoera ederrak izen xelebrea duten hainbat tontorretara paso ematen digu: Pititurri, Lorritxo, Pikatxo eta Oteros, garaiena 1.036 metrokin. Mendebaldera ikuspegi ederrak erakusten dizkigu: Arkamo mendilerroa, Kuartango bailara, Marinda mendia, etab.; ekialdera, berriz, haize errotak eta Gasteizko hiria ditugu. Hala ere, goiz buelta eder bat pasatzeko aitzakia ederra.

Ibilbideak 13 kilometro eta 610 metrotako desnibel metatua ditu. Bertara gurekin joateko, izena goiko estankoan ostiral eguerdia baino lehenago eman dezakezue (943-86 03 57). Autobusaren prezioa, ohi bezala, 7 eurokoa helduentzat eta 5 eurokoa umeentzat izango da.