Gaztelu eta Txurregi bisitatuko dituzte Indamendiko kideek datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko ots. 7a, 10:00

Sakana bailarako bi zaindariei bisita egingo deite igandean, hilak 13. Ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena, Goiko estankoan.

Datorren igandean, otsailaren 13an, Nafarroa aldera joango dira Indamendiko kideak. Goiz irteera horretan, Sakana bailararen sarreran dauden bi zaindariei bisita egingo diete, Gaztelu eta Txurregi, hain zuzen. Gaztelura joko dute (994 metro) lehenbizi, pagadiz inguratutako bidezidorretatik zehar joanda, dorre baten hondakinekin hornitutako tontorra dauka bere izenari ohore eginez. Turregik (1128 metro), berriz, garaiena dela adierazi nahian, bide maldatsu eta estuak ditu, eta azken metrotako bidezidor ikusgarria ere bai. Tontorrak merezi du, iparrera eta hegora ikuspegi zabalak ditu, eta mendebalderantz doan hormak Beriaineraino jarraitzen du Andiako mendilerroa osatuz.

Guztira 12,5 kilometro eta metatutako 920 metroko desnibela duen ibilbide honetara joateko, Goiko estankoan (943 86 03 57) eman daiteke izena ostiral eguerdia baino lehen. Autobusaren prezioa, ohi bezala, 7 eurokoa izango da helduentzat eta 5 eurokoa haurrentzat.