Olaberriatik Etxegaraterako bidea egingo dute Indamendikoek urteko lehen mendi irteeran

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko urt. 11a, 08:07

Gure jarduerarekin hastera goaz, eta, aldi berean, gabonetako gehiegikeriak gainetik kentzera. Horretarako, lehenbiziko mendi irteera Gipuzkoa bertan izango da.

Olaberriatik irtenda, Andreelorriaga eta Atxurbidetik zehar, Etxegaraterainoko ibilbidea proposatzen dizuegu. Ezkerraldean Aralar eta Ataungo “Domoa”, eta eskubialdean Aitzgorri-Aratz parke naturala ditugula, goiz buelta aparta egiteko aukera ederra da.

Guztira 12 kilometro eta 830 metrotako desnibel metatua ditu. Animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehen goiko estankoan (943-86 03 57). Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu, 7€ helduak eta 5€ umeentzako.