Mendi irteera eta bazkariarekin agurtuko du urtea Indamendik

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2021ko aza. 23a, 07:50

Egutegiko azken mendi irteera egingo dute Indamendiko kideek 2021a agurtu aurretik. Peña/Cruz del Castillora joango dira, gero, jarraian, Biasterin egingo duten lagun arteko bazkariarekin denboraldia amaitzeko. 

Azken irteera honetarako aukeratutako mendia Toloñoko mendikatean kokatuta dago, eta inguruko berezienetakoa da. Ikusi besterik ez dago igoerako pagadi ederra, kaskoaren itxura zorrotza, eta, nola ez, argi-indar zutoi bat dirudien gurutze erraldoia. Errioxara begiratzeko leku paregabe honetatik erraz aurkituko dugu Biasteri, egun horretako bazkarirako topagunea.

Denek egiteko moduko ibilaldi honek 14 kilometro eta 680 metroko desnibel metatua ditu. Animatzen diren bazkideek, elkarteko kontuan (Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083) 40 euro sartu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 45 euro; umeek, berriz, 30 euro ordainduko dituzte.

Ordainagiria goiko estankoan utziko da, eta post elektroniko bidez bidali daiteke indamendi1@gmail.com helbidera. Prezioan jatetxea eta autobusa sartzen dira. Izenak emateko epea abenduaren 7an itxiko dute.