Ordesa-Gavarnie txangoa prestatu du Indamendik Pilarreko zubirako

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2021ko ira. 19a, 09:00

Pilarreko zubia datorkigu, eta Ordesa-Gavarnie txangoa eskaintzeko aprobetxatuko dugu. Piriniotako altxor hau bera bakarrik nahiko ederra izan arren, haren inguruan ere badago zer ikusia.

Irteera horietako sorta bat egingo dugu urriaren 9an, larunbata, hasita. Peña Oroel, Ordiso, Otal, Ordesako 'cola caballora', et' eguraldiak laguntzen badu, Bujaruelo-Gavarnie irteerak egingo genituzke. Lau eguneko irteera izango litzateke, autobusez joanda. Bujarueloko aterpean hiru gau egingo genituzke mantenu erdian. Prezioa 225 euro izango da bazkideentzat, eta gainontzekoentzat 275 euro.

Animatzen zaretenok elkarteko kontu korrontean diru sarrera egin behar duzue, eta ordainagiria goiko estankoan utzi; edo, bestela, guregana helarazi indamendi1@gmail.com helbidera. Plaza mugatuak izango dira eta, beraz, diru sarreraren ordenaren arabera izendatuko ditugu irteerako parte hartzaileak.

Gogoratu irteera berezi hauetan parte hartzeko ezinbeztekoa dela federatuta egotea edo seguru partikularra edukitzea. Izena emateko epea urriaren 4ra arte egongo da irekita.