Ekainaren 13an Baztango mendietara goaz

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2021ko eka. 7a, 09:00

Eguraldia lagun dugula, egun osoko irteerekin jarraituko dugu. Datorren igandean, ekainearen 13an, Baztango mendietara goaz.

Amaiurretik Elizondora joango gara Alkurruntz (934m), Artxuela(828m), Ezkitz(831m) eta Unboto (802m) mendiak osatzen duten mendilerrotik. Tumulo, cromlech eta gerra garaiko pasabide ugari dituen bide honek, zailtasun teknikorik gabe, zeharkaldi paregabea eskaintzen digu. Tontorrek duten itxura zorrotzak, 19 kilometroak eta 1.000 metrotako desnibel metatuak ez lukete inor beldurtu behar. Bidea luzea denez, goialdean bazkaltzeko janaria motxilan eramateko gogorarazi nahi dizuegu.

Animatu zaitezte eta eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan (943-86 03 57). Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako den autobusak ohiko prezioak izango ditu: 13 euroan helduak eta 7 euroan haurrak. Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.

Bertan ikusiko dugu elkar!