Datorren igandean, martxoaren 21ean, Marindara goaz

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2021ko mar. 16a, 08:00

Joan den igandean 30 mendizale ausartek, eguraldi txarrari aurre eginez, gure mendi irteerei hasiera eman genien. Datorren igandean, martxoak 21, egutegiko irteera berri bat daukagu, berriro ere Araban, Zuatzuko bailaran, Gibixo mendialdera. 

Gure ibilbide zirkularrean bertako tontor ezagunenak zeharkatuko ditugu: Castillo, Lordoño eta, nola ez, Marinda (986m), bertako garaiena. Mendi-paretaz inguratutako bailara honetan, Marinda erdigunean nabarmentzen da bere itxura zorrotzagatik. Bere garaiera txundigarria ez izan arren, malda aldapatsuak eta inguru ederrak ditu gure ibilaldiaz gozatzeko.

Guztira hamalau kilometro eta 600 metrotako desnibela ditu goiz buelta honek. Animatzen zaretenok, izena eman dezakezue goiko estankoan (943-86 03 57) ostiral eguerdia baino lehenago.

Autobusa 7:30ean aterako da Txomin Agirreko geltokitik, eta bere prezioa 7 euro helduentzako eta 5 euro umeentzako izango da, ohi bezala. Gogoratu babes neurri bereziak bete behar direla eta musukoa jantzita ekarri behar dela.